Ermuko Anaitasuna Ikastetxeko Guraso Elkarteko Bazkideak ikasleen gurasoak dira. Ikasleen Gurasoen Elkarteko edota IGEko partaideek OOGean (Ordezkaritza Organo Gorenean) eta batzorde ezberdinetan parte hartzen dute eta proposamenak aztertzen dituzte erabaki beharrekoen gaien inguruan. Gurasoen Elkarteak ematen duen laguntza ekonomikoari esker, ikasleek aukera dute eskolaz kanpoko hainbat ekintzetan eta ikastetxeko ekintza osagarrietan parte hartzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako
ikastetxe publikoetan 2016-2017 ikasturterako eskola-egutegia egiteko
osagarrizko arautegia ematen duen 2016ko martxoaren 7ko ebazpena
argitaratu da. Araudi hau ezagutzea garrantzitsua da ikastetxe bakoitzeko eskola egutegia hurrengo Eskola Kontseiluan onartuko baita.
Egitasmoak hainbat berrikuntza izan du aurten, inportanteena, Patxi Zubizarreta idazleari eskaturiko 50 liburu gomendatuen zerrenda, bost adin tartetan banatua.
2016ko apirilaren 1a eta maiatzaren 31 artean dago martxan, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITUegitasmoaren 10. edizioa. Euskaltzaleen Topaguneak hamargarrenez abiatu du egitasmoa zenbait euskaltzaleen elkarte, udal , liburutegi eta liburu dendarekin batera. Irakurketa sustatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea eta
liburutegi publikoen erabilera bultzatzea, hiru horiek dira egitasmoaren
helburu nagusiak, eta horretarako prozesu aberasgarri bat eta parte
hartzaileentzako abantailak proposatzen dira.
Hamargarren edizioa 50 herritan dago martxan.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko:
Irakurri. Lehnengo pausoa irakurtzea da, euskaraz
irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan eta
euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta
fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta
zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango
digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu.
Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.
Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi dituzte EuskaltzaleenTopaguneak eta tokiko antolatzaileek ekimen honen bidez:
Euskaldunei liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo izateko gonbitea egitea
Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta
eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea
Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.
Bi hilabetez martxan, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra
˜Irakurri, Gozatu eta Oparitu” egitasmoa apirilaren 1ean abiatu eta
maiatzaren 31n amaituko da. Hortaz, bi hilabeteko iraupena izango du
kanpainak liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 11rartekoa izango da.
Egitasmoak hainbat berrikuntza izan du aurten, inportanteena, Patxi Zubizarreta idazleari eskaturiko 50 liburu gomendatuen zerrenda, bost adin tartetan banatua.
2016/04/13
BADATOR ERMUAN BAGARA EGITASMOA
Badator “Ermuan Bagara” egitasmoa.
Hau da, Euskal Birusak bateratutako
Ermuan euskara sustatzeko, erabiltzeko eta gozatzeko dauden 37 talde
desberdinekin antolatutako ihardunaldia.
Lorea Perosanzek ( gure ikastolako amak)
logoa sortu du talde guztien gomendioekin.
Gainera gurasoak ere ikas dezakegun
abesti bat ere sortu da honen inguruan. kantaren letra ere bukatuta dago. Letra
Nahiara Gallasteguik sortu du eta Esti Gonzalezek ermuko euskerara moldatu du.
Batzuk Drogeteniturrin edota sare sozialetan ikusiko zenuten baina besteontzat,
atxikituta daukazue! Hasi ikasten, laister dantza ere praktikatzen hasi beharko
gara eta! Ondorengo loturan entzun ahalko duzue:
https://www.youtube.com/watch?v=RoRNhaH1Y6Q
Musikari askok hartu dute parte,
ahotsak Nahiara Gallastegui eta Leire Elustondo. Gitarra, koroak eta perkusioa
Asier Cascán, Stai Zitto taldekoa eta musikaren ukituak egiten Asier
Urangarekin batera ibili da. Txalapartariak emakumearen etxetik Begoña
Fernandez, Olga Bayon eta Maiatane Unamuno, eta baita Aitor Urriolauzokoa ere.
Yembea jotzen Falilou Diop AEK-ko ikaslea eta trikitixa jotzen Andere
Astigarraga musika eskolako irakaslea. Eta pertsona guzti hauek elkartzea
posible egin dutenak Antxitxiketaneko lan taldea eta batez ere Hiart Redondo
izan dira.
.
Ermuan Bagara egunerako kamisetak ere
prest daude. Antolatzaileak adin tarte bakoitzerako kolore bat aukeratu dute,
egun koloretsua izateko eta aldi berean salmenta errazteko
Prezioak hauek dira: umeenak 8€ eta
helduenak 10€.
Argazkian ikusten den bezala poltsak
ere badira, 3€-ko prezioan eta non erosi ahal dituzuen? Ba Euskal Biruseko
lokalean, Euskal Jaian postutxo bat jarriko da.
2016/02/22
Familia agurgarriak:
Zuengana jotzen dugu kirola (eskubaloi eta futbola) praktikatzen duten seme
alaben kuota martxoan pasatuko dela aurreratzeko.
28euroko kuota hau ordaintzea 2015eko urriaren 7an ospatutako Guraso
Elkarteko Asanblada Orokorrean erabaki zen.
Beste eskolatako ikasleak ekipoko delegatuei zuzendu beharko dira 28
euroko kuota ordaintzeko.
Gainera
komunikazio hau aprobetxatzen dugu euskararen erabileraren garrantzia
nabarmentzeko. Horregatik animatzen zaituztegu euskara ahal den neurrian zuen
seme-alabetako kirol praktika aberastekoerabiltzera.
Bestalde, ekipoen gastoakjustifikatzeko ticketak eta fakturak delegatuei
entregatu ahal zaizkiela gogoratzen dizuegu.
Norbaitek informazio gehiago jasotzea nahi izanez gero harremanetan jar dadila Guraso elkartearekin.
Queridas familias:
Nos dirigimos a vosotros/as para informaros de que en el mes de marzo se
pasará la cuota para los/las escolares que practican deporte en la Ikastola Anaitasuna
(balonmano y fútbol). La decisión de cobrar una cuota se estableció en la Asamblea General
celebrada el 7 de octubre de 2015.
El alumnado de otros centros educativos deberá abonar esta cuota a
través de los delegados y delegadas de equipo.
Además aprovechamos esta comunicación para destacar la importancia de la
utilización del euskera en las prácticas deportivas que dependen de nuestro
centro. Por eso os animamos a utilizar el euskera en la medida de lo posible a
lo largo del enriquecimiento deportivo de vuestros hijos e hijas.
Por otra parte, os recordamos que los tickets y facturas para justificar
los gastos del equipo se pueden entregar a los delegados/as que nos los harán
llegar.
Si alguien necesita ampliar dicha información que contacte con el AMPA.