BADATOR ERMUAN BAGARA EGITASMOA
Badator “Ermuan Bagara” egitasmoa.
Hau da, Euskal Birusak bateratutako
Ermuan euskara sustatzeko, erabiltzeko eta gozatzeko dauden 37 talde
desberdinekin antolatutako ihardunaldia.
Lorea Perosanzek ( gure ikastolako amak)
logoa sortu du talde guztien gomendioekin.
Gainera gurasoak ere ikas dezakegun
abesti bat ere sortu da honen inguruan. kantaren letra ere bukatuta dago. Letra
Nahiara Gallasteguik sortu du eta Esti Gonzalezek ermuko euskerara moldatu du.
Batzuk Drogeteniturrin edota sare sozialetan ikusiko zenuten baina besteontzat,
atxikituta daukazue! Hasi ikasten, laister dantza ere praktikatzen hasi beharko
gara eta! Ondorengo loturan entzun ahalko duzue:
https://www.youtube.com/watch?v=RoRNhaH1Y6Q
Musikari askok hartu dute parte,
ahotsak Nahiara Gallastegui eta Leire Elustondo. Gitarra, koroak eta perkusioa
Asier Cascán, Stai Zitto taldekoa eta musikaren ukituak egiten Asier
Urangarekin batera ibili da. Txalapartariak emakumearen etxetik Begoña
Fernandez, Olga Bayon eta Maiatane Unamuno, eta baita Aitor Urriolauzokoa ere.
Yembea jotzen Falilou Diop AEK-ko ikaslea eta trikitixa jotzen Andere
Astigarraga musika eskolako irakaslea. Eta pertsona guzti hauek elkartzea
posible egin dutenak Antxitxiketaneko lan taldea eta batez ere Hiart Redondo
izan dira.
.
Ermuan Bagara egunerako kamisetak ere
prest daude. Antolatzaileak adin tarte bakoitzerako kolore bat aukeratu dute,
egun koloretsua izateko eta aldi berean salmenta errazteko
Prezioak hauek dira: umeenak 8€ eta
helduenak 10€.
Argazkian ikusten den bezala poltsak
ere badira, 3€-ko prezioan eta non erosi ahal dituzuen? Ba Euskal Biruseko
lokalean, Euskal Jaian postutxo bat jarriko da.