2016/04/16

 

Abian da 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpaina



Egitasmoak hainbat berrikuntza izan du aurten, inportanteena, Patxi Zubizarreta idazleari eskaturiko 50 liburu gomendatuen zerrenda, bost adin tartetan banatua.
2016ko apirilaren 1a eta maiatzaren 31 artean dago martxan, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoaren 10. edizioa. Euskaltzaleen Topaguneak hamargarrenez abiatu du egitasmoa zenbait euskaltzaleen elkarte, udal , liburutegi eta liburu dendarekin batera.
Irakurketa sustatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea eta liburutegi publikoen erabilera bultzatzea, hiru horiek dira egitasmoaren helburu nagusiak, eta horretarako prozesu aberasgarri bat eta parte hartzaileentzako abantailak proposatzen dira.
Hamargarren edizioa 50 herritan dago martxan.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko:

  1. Irakurri. Lehnengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan  eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  2. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  3. Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu.
Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.
Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi dituzte EuskaltzaleenTopaguneak eta tokiko antolatzaileek ekimen honen bidez:
  • Euskaldunei liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo izateko gonbitea egitea
  • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea
  • Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.
Bi hilabetez martxan, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra

˜Irakurri, Gozatu eta Oparitu” egitasmoa apirilaren 1ean abiatu eta maiatzaren 31n amaituko da. Hortaz, bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 11rartekoa izango da.

Egitasmoak hainbat berrikuntza izan du aurten, inportanteena, Patxi Zubizarreta idazleari eskaturiko 50 liburu gomendatuen zerrenda, bost adin tartetan banatua.

2016/04/13



BADATOR ERMUAN BAGARA EGITASMOA

Badator “Ermuan Bagara” egitasmoa.

Hau da, Euskal Birusak bateratutako Ermuan euskara sustatzeko, erabiltzeko eta gozatzeko dauden 37 talde desberdinekin antolatutako ihardunaldia.

Lorea Perosanzek ( gure ikastolako amak) logoa sortu du talde guztien gomendioekin.

Gainera gurasoak ere ikas dezakegun abesti bat ere sortu da honen inguruan. kantaren letra ere bukatuta dago. Letra Nahiara Gallasteguik sortu du eta Esti Gonzalezek ermuko euskerara moldatu du. Batzuk Drogeteniturrin edota sare sozialetan ikusiko zenuten baina besteontzat, atxikituta daukazue! Hasi ikasten, laister dantza ere praktikatzen hasi beharko gara eta! Ondorengo loturan entzun ahalko duzue:

https://www.youtube.com/watch?v=RoRNhaH1Y6Q


Musikari askok hartu dute parte, ahotsak Nahiara Gallastegui eta Leire Elustondo. Gitarra, koroak eta perkusioa Asier Cascán, Stai Zitto taldekoa eta musikaren ukituak egiten Asier Urangarekin batera ibili da. Txalapartariak emakumearen etxetik Begoña Fernandez, Olga Bayon eta Maiatane Unamuno, eta baita Aitor Urriolauzokoa ere. Yembea jotzen Falilou Diop AEK-ko ikaslea eta trikitixa jotzen Andere Astigarraga musika eskolako irakaslea. Eta pertsona guzti hauek elkartzea posible egin dutenak Antxitxiketaneko lan taldea eta batez ere Hiart Redondo izan dira.  

 Ermuan Bagara egunerako kamisetak ere prest daude. Antolatzaileak adin tarte bakoitzerako kolore bat aukeratu dute, egun koloretsua izateko eta aldi berean salmenta errazteko


Prezioak hauek dira: umeenak 8€ eta helduenak 10€.
Argazkian ikusten den bezala poltsak ere badira, 3€-ko prezioan eta non erosi ahal dituzuen? Ba Euskal Biruseko lokalean, Euskal Jaian postutxo bat jarriko da.

 






2016/02/22



Familia agurgarriak:

Zuengana jotzen dugu kirola (eskubaloi eta futbola) praktikatzen duten seme alaben kuota martxoan pasatuko dela aurreratzeko.
28euroko kuota hau ordaintzea 2015eko urriaren 7an ospatutako Guraso Elkarteko Asanblada Orokorrean erabaki zen.

Beste eskolatako ikasleak ekipoko delegatuei zuzendu beharko dira 28 euroko kuota ordaintzeko.

Gainera komunikazio hau aprobetxatzen dugu euskararen erabileraren garrantzia nabarmentzeko. Horregatik animatzen zaituztegu euskara ahal den neurrian zuen seme-alabetako kirol praktika aberasteko  erabiltzera.

Bestalde, ekipoen gastoak  justifikatzeko ticketak eta fakturak delegatuei entregatu ahal zaizkiela gogoratzen dizuegu.

Norbaitek informazio gehiago jasotzea nahi izanez gero harremanetan jar dadila Guraso elkartearekin.


Queridas familias:

Nos dirigimos a vosotros/as para informaros de que en el mes de marzo se pasará la cuota para los/las escolares que practican deporte en la Ikastola Anaitasuna (balonmano y fútbol). La decisión de cobrar una cuota se estableció en la Asamblea General celebrada el 7 de octubre de 2015.

El alumnado de otros centros educativos deberá abonar esta cuota a través de los delegados y delegadas de equipo.

Además aprovechamos esta comunicación para destacar la importancia de la utilización del euskera en las prácticas deportivas que dependen de nuestro centro. Por eso os animamos a utilizar el euskera en la medida de lo posible a lo largo del enriquecimiento deportivo de vuestros hijos e hijas.

Por otra parte, os recordamos que los tickets y facturas para justificar los gastos del equipo se pueden entregar a los delegados/as que nos los harán llegar.

Si alguien necesita ampliar dicha información que contacte con el AMPA.

2016/01/25

BILGUNEA / AULA DE ENCUENTRO



 
  •  Izen-emateak ikastetxean, Osasun Zentroan eta Udal Gizarte Zerbitzuetan entregatu.
  • Gutxieneko partaide kopurua 10 izango da.
  • Ludotekara joateko izen emate fitxa bete behar da.
  • Informazio gehiado nahi izanez gero, deitu 943 17 91 61 telefonora.