2017/01/19

Zein da familien zeregina mundu digitalean?

 

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko dugu, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu ditugu.
Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagupena sortzen duena? Ez dugu ahaztuko gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?
Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko. Eskuratu hemen jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.
Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta! eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus
Informazio gehiago:  94 416 93 60