2016/06/14

ACEX BALIABIDEAK

ACEX baliabideak mantentzea eskatzen dugu

EHIGE Gurasoen Elkarteak hauxe adierazi nahi du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ACEX-eko jardunaldi erdiko plaza guztiak kentzeko hartu duen erabakiaren harira:
  • Ez dugu murrizketarik onartuko ikastetxeetan aurrera eramaten ari diren proiektu zein programa ezberdinetan. ACEX programak arrakasta handia izan du hainbat ikastetxeetan eta bere desagerpenak kalte handia ekarriko du, bereziki baliabide gutxien duten ikasleentzat.
  • ACEX–ek bermatzen dituen programak ingurugiro, komunikazio, arlo artistiko edota eskola liburutegietan, ikasleen ikaste eta hezitze prozesua aberasten dute. Konpetentzia ezberdinen garatze eta sustatzeak irakasleek egiten duten lanaren osagarri izaten dira.
  • Horrez gain, eskolaz kanpoko orduetan, ikasleriaren aisialdiari beste aukera bat ematen diete ekintza ludikoak, sortzaileak, irudimenezkoak, errefortzukoak eta abar garatzeko. Partaidetza eta elkarlana bultzatzen dute azken finean eskola komunitate osoaren artean.
  • Guzti honengatik gure ustez ACEX figurak beharrezkoak dira ikastetxe guztietan eta Hezkuntza sailak finantzatu behar ditu, ez IGE ezta familiek ere.

2016-2017 IKASTURTEKO EGUTEGIA


2016/05/12

UDALETXEKO AURREKONTUETAN TARTETXO BAT




Aurten Udaletxeak bere aurrekontuetan 125.000 Euro bideratuko ditu  Anaitasuna Ikastolak dituen etengabeko hezetasunen arazoari aurre egiteko. Beste 65.000 Euro Ongarai Eskolako kumunen konponketan erabiliko  dira eta beste motako diru laguntzak eskainiko zaie eskola garraio eta Euskal Erkidegotik desplazamenduak egiten dituzten ikasle eta langileei. 









El ayuntamiento aprueba  en los presupuestos municipales una partida de  125.000 euros para solventar humedades en la ikastola y 65.000 euros para arreglos en los baños de Ongarai Eskola. Ayudas a transporte escolar y estudiantes y trabajadores que se desplazan por la CAPV, ayudas para la práctica de deporte en las instalaciones del IMD y dispositivo para refrescar la Haurreskola.