2016/04/13



BADATOR ERMUAN BAGARA EGITASMOA

Badator “Ermuan Bagara” egitasmoa.

Hau da, Euskal Birusak bateratutako Ermuan euskara sustatzeko, erabiltzeko eta gozatzeko dauden 37 talde desberdinekin antolatutako ihardunaldia.

Lorea Perosanzek ( gure ikastolako amak) logoa sortu du talde guztien gomendioekin.

Gainera gurasoak ere ikas dezakegun abesti bat ere sortu da honen inguruan. kantaren letra ere bukatuta dago. Letra Nahiara Gallasteguik sortu du eta Esti Gonzalezek ermuko euskerara moldatu du. Batzuk Drogeteniturrin edota sare sozialetan ikusiko zenuten baina besteontzat, atxikituta daukazue! Hasi ikasten, laister dantza ere praktikatzen hasi beharko gara eta! Ondorengo loturan entzun ahalko duzue:

https://www.youtube.com/watch?v=RoRNhaH1Y6Q


Musikari askok hartu dute parte, ahotsak Nahiara Gallastegui eta Leire Elustondo. Gitarra, koroak eta perkusioa Asier Cascán, Stai Zitto taldekoa eta musikaren ukituak egiten Asier Urangarekin batera ibili da. Txalapartariak emakumearen etxetik Begoña Fernandez, Olga Bayon eta Maiatane Unamuno, eta baita Aitor Urriolauzokoa ere. Yembea jotzen Falilou Diop AEK-ko ikaslea eta trikitixa jotzen Andere Astigarraga musika eskolako irakaslea. Eta pertsona guzti hauek elkartzea posible egin dutenak Antxitxiketaneko lan taldea eta batez ere Hiart Redondo izan dira.  

 Ermuan Bagara egunerako kamisetak ere prest daude. Antolatzaileak adin tarte bakoitzerako kolore bat aukeratu dute, egun koloretsua izateko eta aldi berean salmenta errazteko


Prezioak hauek dira: umeenak 8€ eta helduenak 10€.
Argazkian ikusten den bezala poltsak ere badira, 3€-ko prezioan eta non erosi ahal dituzuen? Ba Euskal Biruseko lokalean, Euskal Jaian postutxo bat jarriko da.