2017/01/19

DANBORRADA


Urtarrilaren  20an ( ostirala), arratsaldeko 15:30etan,  3,4, eta 5 urteko ikasleek San Sebastian eguna dela eta, C patioan ( eguraldi ona badago) Sarriegiren martxak danborren soinuekin lagunduko dituzte. Eguraldi txarra egiten badu, emanaldia goiko patio estalian izango da.
 El 20 de enero ( viernes), a las 15: 30, el alumnado de infantil celebrará el día de San Sebastián, acompañando las marchas de Sarriegi con sus tambores en el patio C ( si hace buen tiempo). En caso de que haga mal tiempo la tamborrada se celebrará en el patio cubierto.

EKIMEN BERRIAK


Zein da familien zeregina mundu digitalean?

 

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko dugu, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu ditugu.
Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagupena sortzen duena? Ez dugu ahaztuko gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?
Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko. Eskuratu hemen jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.
Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta! eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus
Informazio gehiago:  94 416 93 60


 

2017/01/11

Aupa lagunok!!!

2017rako EKINTZA PROPOSAMEnik egin nahi???

zure gustuko gauzak euskaraz egin nahi badituzu....Hona hemen aukera. Erantzun mezu honi urtarrilaren 13a baino lehen. Esaterako: "Internet-ek duen hodeia ondo erabiltzen ikasi nahi nuke".

Zure proposamenak jendearen bozka jasotzen badu GEUK PROGRAMATUKO DIZUGU!!!