2014/06/07

INTERNET ETA SAKELAKO TELEFONOA

Orain dela gutxi hitzaldi bat eman diete 6. mailako ikasleei Internet eta sakelen erabiltzeak sortu ahal dituzten arazoak azalduz.

Hori dela eta, aholku batzuk jaso dituzte:

1. Pasahitz segurua erabili

  • Gutxienez 8 karaktere izan behar ditu
  • Letra larriak eta xeheak nahastu
  • Sinboloak eta zenbakiak jarri
  • Ez erabili informazio pertsonalik (izena, datak...)
  • Buruz ikasi eta ez esan iñori
2. Zure datuak babestu

Zure helbidea, zure telefonoa eta zure argazkiak eta baita familia eta lagunenak ere, zeure datu pertsonalak dira. 
Intimitate eta pribatasuna gordetzeko eskubidea duzu

3. Erabilpen egokia egin

Zure eguneroko bizitzan egiten ez baduzu, zergatik Interneten bai?

Informazio gehiago jasotzeko, hainbat helbide eman dizkiete:














4. Zer salatu dezakezu?

Beste hainbat delituen artean salatu dezakezunak:
  • Interneten bidez egindako irainak, mehatxuak edo komentario mingarriak
  • Kontuaren edo profilaren lapurketa
  • Argazki intimoak eskatzea informazio zehatz bat ez publikatzen truke
  • Besteen datu pertsonalen (telefonoa, helbidea, argazkiak, elkarriketak...) erabilera euren baimenik gabe, kalte egiteko asmoz
5. Non eta nola salatu?
  • Sare sozialek eskaini ohi duten salaketa-botoia sakatuz
  • Laguna edo kontaktua ezabatuz edo blokeatuz
  • Gurasoei edo konfiantzazko pertsona heldu bati kontatu.
Ertzaintzan salatu dezakezu:

www.ertzaintza.net
delitosinformaticos@ertzaintza.net